Astekaria

Etxarriarrak, urtero koska bat gorago

Maider Betelu Ganboa 2024ko urr. 14a, 09:30

Eneritz Karasatorre, helmugaratzen, alboan David Oroz duela.

Etxarri Aranazko 49. Mendira Joan Etorrian Ion Sola eta Irene Artazkoz gailendu ziren, Ekhi Congil eta Eneritz Karasatorre etxarriarren aurretik. 109 korrikalarik hartu zuten parte giro bikainean jokatutako proban

Giro ederrean eta eguraldia lagun jokatu zen Etxarri Aranazko 49. Mendira Joan Etorria, urriaren 6an. Udaberri elkarteak antolatutako lasterketa 109 korrikalarik osatu zuten. Aspaldiko apustuetan oinarritutako lasterketa bere horretan mantentzen da: Etxarri Aranazko plazatik abiatuta, Hartzabalera igotzea zen erronka, Maiatza jartzen den tokira, eta berriro herrira jaistea, 10 km eta 572 m desnibel + osatuta. Etxarri Aranazko feriak izaki, plaza beteta zegoen, eta ikusleen txalo zaparradaz lagunduta iritsi ziren korrikalariak plazako helmugara.

Intentsitate handikoa
Etxarriko lasterketa “laburra baina esplosiboa” dela diote korrikalariek. Arreko Ion Sola Torralba izan zen garailea (46:32), Ekhi Congil etxarriarraren (47:33) eta Lekunberriko Iñigo Lasarteren (49:11) aurretik. Sola ez zen 2001 urtean Juan Mari Garinek ezarritako errekorrera (42:50) hurbildu, baina bere bigarren garaipena lortu zuen Etxarrin, duela bi urte ere txapeldun izan baitzen. Aritz Munarriz etxarriarra podiumera sartzear geratu zen, laugarren postuan (49:16). Hasieran Thibautekin eta Vegasekin taldetxoa osatu zuen, baina mendira heltzerakoan tartea atera zuen Ion Solak. “Lasterketa motza da, baina intentsitate handikoa, denetarik duena: pistako zati azkarragoa, eta mendiko zati teknikoa” azaldu zuen txapeldunak.

Emakumezkoetan, Irene Artazkoz iruindarrak ez zuen areriorik izan (57:19) eta 7 minutu pasa atera zizkion Eneritz Karasatorre etxarriarrari (1:04:07). Berriozarko Aurkene Arocak (1:04:16) osatu zuen podiuma. Aizea Beraza uharte arakildarra laugarren sailkatu zen (1:05:35). Maria Ordoñezek 2022an ezarri zuen emakumezkoen errekorra (51:28), eta Artazkoz ere markatik urruti sailkatu zen. Nolanahi ere, pozik zegoen, asko disfrutatu zuela aitortu zuen, eta lasterketan dagoen giro ederra nabarmendu zuen. 

Beteranoen artean Sergio Serrano idiazabaldarra (52:50, sailkapenean zortzigarren), eta Castañedoko Inmaculada Pereiro (1:05:43, emakumezkoen artean bosgarrena) izan ziren azkarrenak. 

Herrikoia
Etxarri Aranazko Mendira Joan Etorria lasterketa herrikoia da. Hori da, hain zuzen ere, probaren helburu nagusietako bat, bertakoak proban lehiatzea. Guztira 49 sakandarrek osatu zuten proba, etxarriar asko tartean, herritarren gozamenerako. Lehen sakandarrak Ekhi Congil eta Eneritz Karasatorre etxarriarrak izan ziren. Congilek iazko denbora 2 minutu pasa hobetu zuen (iaz 49:46, aurten 47:33), eta Eneritz Karasatorrek iaz baino segundo batzuk gehiagotan osatu zuen proba (iaz 1:03:58, aurten 1:04:07) baina aurten bigarrena sailkatu zen, eta iaz hirugarrena. 

Antolakuntza pozik zegoen probak izandako jarraipenarekin, eta datorren urterako data borobila ospatuko dutela gogoratu zuten: 50. edizioa.

Sakandarrak 49. Etxarriko Mendira Joan Etorrian (10 m)
Gizonak
1. Ion Sola 46:32
2. Ekhi Congil 47:33
4. Aritz Munarriz 49:16
11. Garikoitz Maiza 54:20
13. Beñat Anda 55:22
14. Andoni Goikoetxea 55:28
16. Ander Galarza 56:00
19. Martxel Etxeberria 57:08
22. Jon Mendia 57:22
23. Jesus Goena 57:30
26. Joxeja Maiza 58:20
27. Ioseba Iza 58:34
28. Ibai Perez 59:22
32. Asier Gartziandia 1:00:06
35. Ivan Lopez de Sabando 1:00:27
36. iraitz Goñi 1:00:30
37. Lier Verdugo 1:00:31
38. Kepa Gordo 1:00:46
39. Carlos Mañeru 1:00:52
40. Victor Fernandez 1:01:01
41. Ibon Ubeda 1:01:06
45. Jon Orella 1:01:57
48. Roberto Ziordia 1:02:22
49. Pello Uncilla 1:02:35
50. Bernardo Garziandia 1:02:37
52. Juan Larrea 1:02:53
53. Adrian Claver 1:02:54
54. Iker Sanchez 1:02:54
58. David Oroz 1:04:06
61. Josean Salgado 1:04:50
63. Jon Igoa 1:05:31
64. Jon Zabaleta 1:05:35
70. Araitz Jaka 1:06:29
75. Oihan Artieda 1:07:34
76. Aimar Araña 1:07:44
78. Miteku Jaka 1:08:17
80. Iban Verdugo 1:08:42
84. Kevin Rai Sanchez 1:09:08
87. Raul Lage 1:09:29
89. Ruben Araña 1:09:47
91. Ismael L. De Goikoetxea 1:10:16
98. Aritz Irigoien  1:12:03
108. Kimetz Arregi 1:29:16

Emakumeak
21. Irene Artazkoz 57:19
59. Eneritz Karasatorre 1:04:07
65. Aizea Beraza 1:05:35
85. Leire Igea 1:09:23
93. Larraitz Tejedor 1:10:39
94. Sarabe Arakama 1:10:39
99. Erkuden S. Martin 1:12:04
104. Inge Zelaia 1:22:48