Haien inguruan mikologia zaletuak eta jakin-mina zutenak egon ziren, ezagutza sakontzen batzuk, zaletzen edo ikasten besteak. Erakusketa Derry, Lekuona eta Xapatero tabernek prestatutako ziza pintxoen dastaketarekin osatu zen.
Erakusketa herritarrak mikologiara gerturatzeko bidea izan nahi du. Aldi berean, mikologia zaletasuna sustatzen lan egin zuten etxarriarrak ere omendu nahi ditu: Bixente Garziandia, Barze; Domingo Garciandia; Jose Luis Eseverri eta Fernando Goya.