Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du administrari laguntzaile lanpostua betetzeko oposizio lehiaketaren prozesua bukatu dela. Kalifikazio epaimahaiak proposatutakoari segituz, udalak erabaki du Miren Jauregi Kintana lan kontratudun finko gisa kontratatzea, hutsik zegoen plaza betez. Etxarri Aranazko Udalak oposizio lehiaketa hori aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean egin du.