Azaroaren 10ean, igandea, Yarleku Teatro konpainiaren '104. haurra' antzezlanaren emanaldia izanen da, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean. Eva Azpilikueta altsasuarra eta Laura Villanueva dira antzezleak, eta Jokin Oregin zuzendu du lana.
Umezurztegi batean adoptatua izateko irrikan dagoen neskato bat da protagonista. Egoera berean dauden beste neska batzuek bezala, jantziak egiten eta josten ematen ditu egunak. Emanaldia euskaraz izanen da.
Antzezlana ikusi nahi duzu? Guaixe Kide bazara, sarreren zozketan parte har dezakezu!
>>> https://guaixe.eus/zozketak/104-haurra/bazkidea