PILOTA

Joanes Bakaikoa, hanka eta erdia finalerdietan

Guaixe 2024ko urr. 28a, 10:20

Lau eta Erdiko B Serieko final laurdenetako ligaxkako bi partida irabazita eta azken jardunaldiaren faltan, finalerdietan egoteko aukera handia du etxarriarrak.

Urriaren 25ean, Tafallan, Lau eta Erdiko B Serieko final laurdenetako ligaxkako bigarren partida jokatu zuten Joanes Bakaikoak eta Julen Egigurenek. Partida oso borrokatua izan zen, baina Bakaikoak ongi eutsi, eta gailentzea lortu zuen, 22-16. Lehen jardunaldian Eskirozen kontra 22-11 irabazi ostean, finalerdietan hanka eta erdia sartuta du aurrelari etxarriarrak. 

Lau eta Erdiko B Serieko B multzoan, Bakaikoa da liderra (2 puntu), Senar bigarren (puntu bat), Egiguren bosgarren (puntu bat) eta Eskiroz laugarren, punturik gabe. 

Aukerak
Hirugarren eta azken jardunaldian, Bakaikoak Senar izango du aurkari azaroaren 3an Atano III.ean, eta Eskirozek Egiguren. Eskirozek ez du txapelketan aurrera egiteko aukerarik. Egigurenek eta Senarrek puntu bana dutenez, irabazi beharra dute, bai hala bai. Bakaikoa Senarren nahia zapuzten saiatuko da, eta Egigurenek dena emango du Eskirozen kontra gailentzeko. Senarrek eta Eskirozek irabaziko balute, bina puntura berdinduta geratuko lirateke Bakaikoa, Senar eta Eskiroz, eta kasu horretan tantoaverageak erabakiko luke.