Azaroaren 9an, larunbata, Larrañeta eta Karrikestu elakrteek Arabako Errioxara txangoa antolatu dute; Samaniegoko Bello Berganzo upategira irteera izanen da, hain zuzen. 8:00etan Etxarriatik abiatuko dira, eta behin upategitean bisita egin eta gosaldu ondoren, San Vicente de la Sonsierran ibilalditxoa eginen dute eta Jose Mari Erretegian bazkaria eginen dute. 20:00ak aldera Etxarrira itzuliko dira. Azaroaren 7ra arte eman daiteke izena 609 223 681 telefonoan.
Errioxara! irteera
Azaroak 9 larunbata
08:00 Irteera, Etxarri Aranatzetik.
09:30 - 11:15 Upategira bisita eta gosaria.
11:30 - 14:00 San Vicente de la Sonsierra 1,5 kilometroko ibilalditxoa herrian zehar.
14:00 Bazkaria, Jose Mari Erretegian.
20:00 Itzulera.