Futbola

Etxarri Aranatzek Kopari ekingo dio

Guaixe 2024ko urriaren 31

Hamahirugarren multzoan jokatuko du Etxarrik, Rotxapea, Berriozar eta Donezteberekin.

Azaroko lehen asteburuan Nafarroako Futbol Kopako lehen kanporaketak jokatuko dira. Etxarri Aranatzek hamahirugarren multzoan jokatuko du. Azaroaren 1ean, 15:45ean, Rotxapearen kontra jokatuko du Etxarrik San Donato zelaian, eta azaroaren 3an, Berriozarren kontra, 12:00etan, Berriozarren. Abenduaren 3an Doneztebe izango du arerio.