Futbola

Etxarri Aranatzek kopa primeran hasi du

Guaixe 2024ko aza. 5a, 10:50

Hamahirugarren multzoko lehen bi jardunaldietan garaipena lortu du eta multzoko liderra da

Etxarri Aranatz da Nafarroako Kopan parte hartuko duen talde sakandar bakarra. Hamahirugarren multzoan lehiatzen ari da Etxarri, Rotxapea, Doneztebe eta Berriozar taldeekin batera. Azaroaren 1ean San Donato zelaian jokatutako partidan, Etxarri Aranatzek 4-1 irabazi zion Rotxapeari Mikel Maizak, Oinatz Carreñok (2) eta Markel Razkinek sartutako golei esker. Azaroaren 3an Berriozarren jokatutako partidan, Berriozar taldeari ere emaitza horrekin irabazi zion Etxarri Aranatzek, 1-4. Kasu honetan, Mohamed Najmi, Ali Mefti, Oihan Karasatorre eta Aimar Ijurra izan ziren golegileak. 

Etxarri Aranatz da multzoko liderra (6 puntu). Doneztebe bigarrenak ere 6 puntu ditu, eta Rotxapea B-k eta Berriozarrek ez dute punturik. Hirugarren eta azken jardunaldia abenduaren 3an jokatuko da. Etxarri Aranatzek Doneztebe hartuko du San Donato zelaian.