Zerbitzu anitzetako bi lanpostu beteta

Guaixe 2024ko aza. 12a, 11:50

Etxarri Aranazko Udalaren ibilgailua udaletxe parean aparkatuta. ARTXIBOA

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barneko deialdiaren bidez egin da.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legeari jarraituz, Etxarri Aranazko Udalak zerbitzu anitzetako bi lanpostu betetzeko merezimendu lehiaketa deitu zuen. Prozedura despedituta, Etxarri Aranazko Udalak Francisco Javier Maiza Barandalla eta  Txomin Larrion Igoa lan kontratudun finko gisa kontratatzea erabaki du.