Izan Etxarriko Abesbatzaren kide egun batez. Hori da aurten Etxarri Aranazko Abesbatzak Santa Zezilia egunerako proposatu duena. Abesbatzako kide ez direnak gonbidatu nahi dituzte egun horretan abesbatzarekin batera Musikaren Nazioarteko eguna ospatzera. Entsegu ireki bat eginen dute, 16:30ean, abesbatzaren entsegu gelan (elizan dagoen lokalean) eta ondoren kontzertua eginen dute, 19:00etan, Andra Mari baselizan. Kontzertuaren ondoren parte hartzaileen afaria izanen da.
Ospakizunean parte hartzeko jendeak izena eman behar du azaroaren 17ra arte, Etxarri Aranazko Abesbatzak prestatu duen galdetegi baten bidez (forms.gle/i9mQ5DQDmfSaKkyY7). Plazak mugatuak dira eta izena ematea 20 eurotan izanen da, eguneko kostuak ordaintzeko, eta egunean bertan eginen da ordainketa. Informazio gehiago coraletxarriaranazkoabesbatza@gmail.com epostan eska daiteke.