Haur eskolan ari direnendako dirulaguntza deialdia

Guaixe 2024ko aza. 25a, 10:58

Etxarriarrak plazako zabalgunean hizketan. ARTXIBOA

Joan zen ikasturteko gastuak arintzeko neurria da.

Etxarri Aranazko Udalak herrian erroldatuta egonik Kattuka Haur Eskolan matrikula egin duten 0 eta 2 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei dirulaguntzak emateko deialdia onartu du. Haren bidez haur eskolak familiei joan zen ikasturtean sortutako gastuaren zati bat finantzatu nahi du. Udalak 3.000 euroko diru poltsa du eta dirulaguntzaren onuradunek 300,00 eurorainoko zuzeneko laguntza jaso dezakete. Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 21era arte egonen da zabalik. Dirulaguntza deialdiaren oinarriak etxarriaranatz.eus webgunean daude.