Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak onartu du Ceramica Utzubar SAk egindako eskaera. Horren ondorioz, agerikoak ez diren adreiluak eta egurrezko pelleta fabrikatzeko instalazioak duen ingurumen baimen integratuan aldaketa egin da. Titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen integratuan, sortutako hondakinen zerrendan, beste lau hondakin sartzeko. Lehenik eta behin, 150110* eta 101299 EHZ kodeak dituztenak. Hondakin horiek dira, batetik, substantzia arriskutsuen hondarrak dituzten ontziak, edo haiekin kutsatuak daudenak. Eta, bestetik, beste kategoria batean zehaztuak ez dauden hondakinak, hau da, torlojuak, azkoinak eta hautsitako makinen piezak.
Azkenik, 150101 EHZ eta 200101 EHZ kodeak dituztenak. Hau da, paperezko eta kartoizko ontziak eta papera eta kartoia. Azken kode horretako hondakinak ez dira ingurumen baimen integratuan sartuko gobernuaren arabera “hiri-hondakinekin pareka daitekeen hondakinak baitira”.