Oilo granjan eguzki plakak jarriko dituzte

Guaixe 2024ko abenduaren 18a

Enpresaren egoitza lerro honen gainean. ARTXIBOA

Horretarako baimena eman dio Nafarroako Gobernuak.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak baimena eman dio San Donato SAri bere ingurumen baimen integratuan aldaketa ez-funtsezko eta ez-nabarmen ez egiteko. Horren ondorioz, enpresak Arkueta dermioan duen arrautzetarako oilo granjan autokontsumorako plaka fotovoltaikoen instalazio bat jartzeko. Guztira 440 modulu fotovoltaiko izanen ditu (bakoitza 490 Wp-ekoa), eta guztira 216 kWp-eko potentzia izanen du instalazioak.