Ikastetxeetako ikasleen behar bereziei erantzuteko laguntza

Guaixe 2024ko abe. 19a, 11:10

Etxarri Aranazko etxe handia. ARTXIBOA

Udalak dirulaguntza deialdia egin du.

Etxarri Aranazko Udala herriko ikastetxeei jendarte eta kultura egoera ahulean dauden ikasleek eskolaz kanpoko jardueretan parte-hartzeko dirulaguntzak emateko deialdia egin du. Dirulaguntza horren bidez udalak ikasle horiek herrian duten integrazioa areagotu nahi du. Diruz lagunduko dira 2024-2025 ikasturtean zehar egiten diren eskolaz kanpoko jarduerak, baita 2025eko udan zehar gauzatzen diren jarduerak. Etxarri Aranazko Udalak 2.600 euro banatuko ditu. 

Eskabideak aurkezteko bi epea daude: neguko jardueretarako, 2025eko ilbeltzaren 20an eta 2025eko udako jardueretarako, garagarrilaren 1etik 25era. Diruz lagunduko diren eskolaz kanpoko jarduerak dira. Alde batetik, talde dinamika bat, eskolako ordutegia guztiz bukatuta dagoenean antolatzen dena. Bestetik, Etxarri Aranazko haurrei irekita egon behar du, eta ez bakarrik ikastetxe bateko ikasleei. Eta antolatzaileak legearen arabera osatutako guraso edota kirol elkarteak izatea, besteak beste. Jardueren iraupenari dagokionez, udalak zehaztu du neguko jarduerak gutxienez 4 hilabete iraungo dutela, eta udako jarduerak, berriz, aste bete. Deialdiari buruzko informazioa etxarriaranatz.eus webgunean dago.