Kerabik egindako eskaera onartu du gobernuak

Guaixe 2024ko abe. 19a, 11:19

Enpresaren ibilgailuak. KERABI.ES

Ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatu ditu.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak onartu egin du  Kerabi Gestion Medioambiental SM enpresaren eskaera. Enpresak Etxarri Aranatzen duen lantegian jatorri jangarriko olioen aurretratamendua egiten da. Enpresak gobernuari eskatu zion ingurumen baimen bateratuan sartutako baldintzak aldatzeko, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskineko sortutako hondakinen zerrendan LER 191212 kodeko hondakin berri bat sartzeko, 19 12 11 kodean zehaztutako hondakinak ez diren beste hondakin batzuen tratamendu mekanikotik eratorritako beste hondakin batzuei dagokiona, besteak beste, materialen nahasteak. Gobernuak eskaera onartu du,  ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpenaren eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.