Paleta goma

Maialen Larraza, Nafarroako txapeldunordea

Guaixe 2025ko urt. 7a, 08:30

Maialen Larraza, gainontzeko finalistekin. NAFARROAKO PILOTA FEDERAZIOA

Buruz Buruko Nafarroako Paleta Goma Txapelketako finalean Eguzkizaren kontra erori zen etxarriarra

Abenduaren 15ean 30 metroko Buruz Buruko Paleta Goma Txapelketako finalak jokatu ziren Biskarreten. Junior mailan Maialen Larraza etxarriarrak (Gure Pilota) Maria Eguzkiza (Larraun) izan zuen aurkari. Eguzkiza gailendu zen, bi set-ak irabazita (15-9 eta 15-5).