2024/12/19 18:30ean
Aurkezpena
Abenduaren 19an, osteguna, 18:30ean, Santi Llorente Bona idazlearen El Chef liburuaren aurkezpena izanen da, Etxarri Aranazko liburutegian. El Chef gaztelaniaz idatzitako liburu bat da; idazkera bizi eta azkar batekin, Nafarroako Erriberako hiriburua, Tutera, Euskal Herriaren perfieran egotetik Munduaren erdigunera izatera pasatzen da, Juan Karlos I. Espainiako Erregearen abdikazioaren testuinguruan. Elite politiko eta ekonomikoaren ustelkeria, nazioarteko iraultza libertarioa, espiotza, sexua, gastronomia... abentura ero eta erreal bat sortu du Llorentek. Aurkezpena elebitan izango da.
Idazlea Tuteran jaio zen, Piskerra rock taldeko abeslaria izan zen, eta Erriberako "saltsa guztietako perexila" omen da: AEKn euskara ikasi zuen, eta Argia ikastolako guraso izan da ere. Besteak beste, Nafarroako Parlamenturako ANV alderidaren zerrendaburua izan zen 2017an. Azken urtetan Tutera eta Erribera ezagutu nahi dutenendako bisita gidatuak egiten ditu.
Argazkia: RADIO TUDELA / TUDELA HOY