Udalak aholkularitza zerbitzua kontratatu nahi du

Guaixe 2024ko abe. 19a, 11:15

Etxarri Aranazko etxe handia. ARTXIBOA

Irailean aurreneko deialdia egin ondoren, berriki bigarrena egin du.

Etxarri Aranazko Udalak lege eta kontularitza aholkularitza eta aurrekontu aholkularitzako zerbitzuak kontratatzeko deialdia egin du berriki. Deialdi horrekin Etxarri Aranazko Udalak pertsona edo enpresa bat kontratatu nahi du. Haren egitekoa izanen litzateke udala bere jarduera eremu guztietan unean-unean behar dituen gaiei buruzko aholkularitza beharrei erantzun egokia eman beharko zaie. Etxarri Aranazko Udalak urte baterako kontratua eskaini du, gehienez lau urtera luza daitekeena. Udalak urteko 10.130,30 euro (BEZ barne) ordainduko du, lau urtetan 40.521,20 euro dira.