Zerga baten araudiari lehen oniritzia eman dio udalak

Guaixe 2025ko urt. 9a, 11:11

Autoa plazan barna ibiltzen eta aparkatuta. ARTXIBOA

Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga arautzeko ordenantza fiskalari zehazki. 

Etxarri Aranazko Udalak hasiera batez onetsi zuen trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga arautzeko ordenantza fiskala azaroaren 28an egindako osoko ezohiko bilkuran. Onartutako ordenantza ilbeltzaren 23ra arte jendaurrean izanen da, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta horren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.