Ilbeltzaren 17an, ostirala, 19:00etan, Iker Galartzaren eta Zuhaitz Gurrutxagaren Almazenean antzezlanaren emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Erretreta hartzeko dagoen arduraduna eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak ezinbestean bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Bi ezezagunen arteko isilune desrosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazak eta gezur handi baten zama agertuko da. Bi langileen harremana estutzen joango da, eta amankomunean daukaten horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia. Lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du Almazenean antzezlanak. David Desola idazle kataluniarraren komedia da. Sarrerak Etxarri Aranazko Udalaren webgunean eros daitezke, 6 eurotan.