Etxarri Aranazko Udalak bere kirol-jarduerak kudeatzeko eta garatzeko zerbitzua kontratatzeko deialdia egin du. Ikastaro horiek eman nahi dituztenek ilbeltzaren 18ra arte aurkez ditzakete beraien eskaintzak. Kontratua 2025eko otsailetik garagarrilera arte izanen da, baina, gehienez ere, lau urtera arte luza daiteke, beti ere, ikasturte hasiera lastailean izanik. Urte bategatik udalak 15.200 euro (BEZik gabe) ordainduko du, eta luzapen guztiak betez gero, kontratuaren balioa 60.800 eurokoa (BEZik gabe) izanen da.