Rural Kutxa-Seguros RGA UCI Pro Team talde profesionalak eta bere harrobiak, afizionatuen mailako Rural Kutxa-Alea taldeak ilbeltzaren 21ean aurkeztu zuten 2025eko denboraldia, El Toro hotelean Juan Mari Guajardok gidatutako ekitaldian.
Talde profesionalean aurten ez da sakandarrik egongo. Josu Etxeberria iturmendiarra baja da, entrenatzen ari zela izandako istripu larritik osatu baita, baina ez profesional izaten jarraitzeko moduan, eta joan zen urtean Etxarri Aranatzen bizi zen Mulu Hailemichael-ek ez du taldean jarraituko.
Afizionatuen mailako Rural Kutxa-Alea talde sakandarrean Mikel Uncilla da sakandar bakarra. Etxarri Aranazko txirrindulariak afizionatuetan bere bigarren urtea beteko du etxeko taldean. Martxel Etxeberria iturmendiarra baja da. Eneko Iparragirrek Aritz Bagüesen lekukoa hartu du taldeko kirol zuzendari gisa, eta 28 txirrindulari izanen ditu bere esanetara, tartean Mikel Uncilla.
Talde sakandarreko gainontzeko txirrindulariak Sergio Geerlings, Alberto Fernanez, Diego Ruiz de Arkaute, Aimar Erostarbe, Beñat Carbayeda, Antonio Gonzalez, Lucas Towers, Juan Pedro Lozano, Aimar Madina, Daniel Cepa, Marc Rubirola, Estanislao Calabuig, Iker Perez, Iñaki Navarro, Xabier Zabala, Nil Aguilera, Gorka Corres, Pablo Jaray, Pablo Lospitao, Rafa Martinez, Adria Regada, Emilio Reinoso, Dario Giuliano, Iker Diaz, Finlay Hawker, Ellande Larronde eta Iker Villar dira.