Duela 25 urte...

Festei buruzko galdeketa

Guaixe 2025ko ots. 18a, 11:02

Etxarriarrek noiz ospatu erabakitzeko aukera izan zuten 

Etxarri Aranazko Udalak herriko festen datari buruzko herri galdeketa egin zuen. Hiru aukera zeuden eta etxarriarrek festak agorrilaren 1etik gertuen dagoen asteburuan hastea erabaki zuten. 16 urtetik gorako etxarriarrek izan zuten botoa emateko aukera. Erroldaren %39,31k parte hartu zuen, hau da, 2002 herritarretatik 787. Aukera irabazlearen aldeko 378 boto izan ziren. Festak zeuden bezala uztearen alde 293k egin zuten eta 115ek festak beti agorrilaren 1ean hastea nahi zuten.