Ernest Martinez Izquierdok zuzendutako Pablo Sarasate orkestrarekin batera kontzertua eskaini zuen Etxarri Aranazko abesbatzak. Etxarriarrek orkestrarekin Beethovenen do maiorreko Meza eman zuten. Haiekin batera bakarlari gisa aritu ziren Sabina Puertolas sopranoa, Maite Beaumont kontraaltua, Luis Villamayor tenorea eta F. Latorrea baxua. 45 bat minutuko iraupena duen obrak abesbatzari ahalegin tekniko handia eskatu zion.