Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak jakinarazi duenez, Jeingenekoa enpresak ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkorako espedientea abiarazi du. Alde batetik, txerri ustiategi baimena zuen pabilioi bat eraldatu eta gizentzeko behi aziendarako egokitu nahi du. Eta, bestetik, egungo bere bigarren nabea edoskitzeko behiak jartzeko prestatu nahi du. Espediente horren dokumentazioa jendaurrean egonen da otsailaren 24ra arte. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan kontsulta daiteke, edo Nafarroako Aldizkari Ofizialaren ilbeltzaren 27ko zenbakian.