Irati Igoa Sesma etxarriarrak 1. RFEF mailan jokatzen duen Osasuna talde gorenean debutatu zuen, eta asteburuan Osasunak Barcelona B taldearen kontra jokatu zuen partidan lehen gola sartu zuen.
Osasunak Barcelona B taldea hartu zuen Taxoaren. Barcelona B taldekoak aurreratu ziren Aitana Zumarragak ate propioan sartutako golarekin, baina Osasunak bana berdintzea lortu zuen hain zuzen ere Irati Igoak sartutako golari esker. Etxarriarrak baloi bat lapurtu zuen, Aitanari pasea egin zion, honek jaurti, eta Barcelonaren alderatzean Irati prest zegoen baloia jaurti eta barrura sartzeko.
Lehen gola sartu izanagatik pozik zegoen etxarriarra, baina, tamalez, azkenean 2-3 galdu zuen Osasunak eta hiru puntuak Bartzelonara joan ziren.
Alhama taldea da 1. RFEF mailako liderra (35 puntu). Osasuna zortzigarren da (20 puntu). Otsailaren 9an gorritxoek sailkapenean hirugarren den Dux Logroño izango dute aurkari, 17:00etan, Pradoviejon.