Oposizio lehiaketa bidezko hautaproben bidez Etxarri Aranazko Udaleko zerbitzu anitzetarako izendagaien zerrenda osatzeko deialdia egin du. Hautaketa hori gainditzen dutenekin zerrenda osatuko du eta sor daitezkeen kontratazioetarako eta ordezkapenetarako erabiliko da. Zerrenda hori indarrean egongo da beste deialdi bat onartu arte. Lanpostuek D mailako ordainsariak izango dituzte. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak otsailaren 10era arte aurkez daitezke. Deialdiari buruzko informazioa etxarriaranatz.eus webgunean dago.