Telefonia egokitzapenak telebistaren seinaleari eragin diezaioke

Guaixe 2025eko otsailaren 11

Etxarri Aranazko Utzubar aldetik. ARTXIBOA

Antena bidez seinalea jasotzen den etxeetan izan daitezke arazoak.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, telefonia enpresak 4G eta 5G zerbitzuak eskaintzen ari dira. Teknologia horrekin abiadura handiko mugikor konexioak lortzen dira, eraikuntzen barruan seinalea hobetzen da eta barneratze geografiko maila handitzen da, batez ere landa eremuetan. 4G eta 5G zerbitzuek 700MHz eta 800MHz frekuentzia erabiltzen dute, lehen Lurreko Telebista Digitalak erabiltzen zuena. Hori dela eta, etxeko telebista seinalean eragina izan dezake, eta interferentziak sortu ditzake telebista seinalea antena baten bidez jasotzen den etxetan. Telebista seinalea beste sistemen bidez jasoz gero ez du eraginik. 

Telebista seinalearekin arazoak dituenak 900 833 999 doako telefono zenbakira hots egin dezake. Horretarako garilaren 31ra arteko epea izanen da. Bestalde, zalantzak argitzeko, www.llega700.es webgunean kontsulta daiteke.