Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du 2025eko zirkulazio zerga ordaintzeko borondatezko epea martxoaren 24an bukatuko dela. Udal ordainketak helbideratuak dituztenei, borondatezko epearen azkeneko egunean bere kontuetan kargatuko die zenbatekoa, eta gainerakoek herriko kutxa edo banketxe batean ordaindu beharko dute.
Aipatu epe hori pasata, ordainagiriak Agentzi Exekutibora bidaliko direla, kobratzea premiamendu-bidetik burutzeko, Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin. Udalak gaztigatu duenez, helbideratze berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna martxoaren 17a izango da.