Sakanako Mankomunitateak prest du 2025eko Sakanako Aizkora Eskola. Martxoaren 3an hasi eta maiatzaren 8ra arte luzatuko da. Juanito eta Juanjo Erdozia aita-semeak gidatuko dute, astelehenetan eta ostegunetan, 19:30etik 20:30era, Etxarriko euren bordan. 10-20 urte bitarteko gazteek eman dezakete izena, otsailaren 26a baino lehen (65 euro, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan, 683 343 854, kirolak@sakana-mank.eus).
Juanito eta Juanjo Erdozia monitoreak “oso gustura” aritzen dira neska-mutilak trebatzen. “Ilusio handia dute eta gustura etortzen dira eskolara”. Eskolatik makina bat aizkolari atera da.