Otsailaren 9an jokatutako Hiru-Herri Trailean 400 korrikalari lehiatu ziren guztira. 21 km-ko proban Aritz Munarriz laugarren sailkatu zen (1:50:54) eta Aizea Beraza hamaikagarren emakumea (2:44:15) izan zen.
14 km-ko juniorren proban Kimetz Arregi 8. sailkatu zen, eta 8 km-ko proban Jon Orella 25. sailkatu zen, eta Erkuden San Martin 11. emakumea izan zen. Azkenik, 4 km-ko haurren proban Unax Mazkiaran 7. eta Ekhi Guirado 9. sailkatu ziren.