2025/02/19 19:30ean

Dokumentala

'Amaiurko bidea' film dokumentalaren emanaldia, Etxarri Aranatzen

'Amaiurko bidea' film dokumentalaren emanaldia, Etxarri Aranatzen
Kultur Etxea, Etxarri Aranatz

Otsailaren 19an, asteazkena, 19:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean, Ekaitz Maiz eskalatzailearen Amaiurko bidea filmaren emanaldia eta solasaldia izanen da, Larrañeta mendi taldeak antolatuta. Euskal mendizale talde baten Indiako Himalaiaren Ladakh eskualdea esploratzeko, eskalatzeko eta mendi birjinen bila egin zuen espedizioa erakusten du filmak. Sarrera doakoa da.

Argazkia: DESNIVEL.COM