Hiltegian egin beharreko lan bat emateko deialdia

Guaixe 2025ko ots. 26a, 11:53

Etxarri Aranazko hiltegia. ARTXIBOA

Ganadua garraiatzeko ibilgailuak desinfektatzeko gunea egin nahi du udalak.

Joan zen urtean deialdia egin eta enpresarik aurkeztu ez zenez, Etxarri Aranazko Udalak berrido deialdia egin du. Izan ere, hiltegian ganadua garraiatzeko ibilgailuak desinfektatzeko gunea eraiki nahi du. Lanek 79.110,11 euroko (BEZik gabe) aurrekontua dute. Obra finantzatzeko Europako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik dirulaguntza jaso du Etxarri Aranazko Udalak, 62.216,88 euro (BEZik gabe) zehazki. Obra egiten interesa duen enpresak eskaintza martxoaren 7ra arte aurkez dezake. Lanak 90 egunetan despeditu beharko ditu kontratua bere gain hartu duen enpresak. 

Hiltegi eraikinaren atzeko aldean eginen da abereak garraiatzeko ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko gunea. Hiltegiko kanpoko urbanizazio-eremu gehiago zolatuko dira hormigoi armatuzko zolataren bidez (680 m²), eta kamioiak garbitzeko eremuan metalezko egitura duen teilapea egingo da (66,73 m²) eta hustubide-sareta berri bat jarriko da. Horiekin batera, ur korrontearen eta elektrizitatearen kanalizazioa egingo da, baita dagokion saneamendu instalazioa ere. Bukatzeko, desinfektatutako ibilgailuak hiltegiaren eremutik ateratzeko ate berri bat eginen dute, ezingo dutelako sarrerako atea erabili. 

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!