Paleta goma

Gure Pilotako txapeldunak

Guaixe 2025ko mar. 5a, 10:00

Sari emate ekitaldia, Labriten. GURE PILOTA

NKJ-etako Nafarroako Banakako txapelketatik txapela eta dominak iritsi dira Etxarri Aranatzera

Nafarroako Kirol Jolasetako Nafarroako Banakako Paleta Goma Txapelketa azken txanpara iritsi da. Otsailaren 16an finalak jokatu ziren Iruñeko Labrit pilotalekuan, giro onean, eta Etxarri Aranazko Gure Pilota kluba primerako uztarekin itzuli zen. Arhane Garmendia txapelduna izan zen, eta June Campos eta Nerea Marroyo txapeldunordeak.