Asteburuan emakumezkoen Espainiako Futbol Txapelketako Urrezko Fasea jokatuko da Zaragozan. 14 urtez azpiko Nafarroako selekzioa B multzoan lehiatuko da, Madril, Valentzia eta Euskadikoekin. Raquel Castillo hautatzaileak Naroa Razkin Larraza etxarriarra deitu du (Kirol Sport). Udane Vergara Kirol Sporteko entrenatzaile altsasuarrak azaldu duenez, Naroa Razkinek txapelketako lehen faseko partida guztiak jokatu zituen, maila onean. Selekzioko entrenamenduetan Goretti Artolak etxarriarrak parte hartu zuen baita ere, baina ez dute azken edo Urrezko Faserako deitu.

