Futbola

14 urtez azpiko Nafarroako selekzioa Urrezko Fasean erori egin zen

Guaixe 2025ko mar. 6a, 10:44

Nafarroako selekzioa. NAFARROAKO FUTBOL FEDERAZIOA

Euskadiren kontra 3-1 erori zen. Tartean Naroa Razkin jokalari etxarriarra zegoen

Martxoko lehen asteburuan emakumezkoen Espainiako Futbol Txapelketako Urrezko Fasea jokatu zen Zaragozan. 14 urtez azpiko Nafarroako selekzioa B multzoan lehiatu zen, Madril, Valentzia eta Euskadiko selekzioekin. Raquel Castillo hautatzaileak prestatutako taldean Naroa Razkin futbolari etxarriarra zegoen, Kirol Sport taldean Udane Vergara entrenatzailearen aginduetara trebatzen den jokalaria. 

Lehen aurkaria Euskadi izan zen. Aiora Velascok Nafarroa aurreratu zuen, baina nafarrek ez zituzten aukera gehiago aprobetxatu eta Euskadik markagailua irauli zuen, 3-1 gailendu baitzen. Madrilen eta Valentziaren kontrako partidak ere galdu zituen Nafarroak, eta multzoko hirugarrena izan zen, Madril eta Euskadiren atzetik, Espainiako Txapelketatik kanpo geratuz.