Osasuna talde nagusiko Nora Sarriegi, Asier Osambela, Jon Moncayola eta Irati Igoa futbolariek berriki Osasuna Fundazioko Etxarri Aranazko futbol eskola bisitatu zuten. Ekitaldian, Sakanako futbolari txikienekin argazkiak atera zituzten eta etorkizuneko futbolarien galderak erantzun zituzten. Ekitaldia berezia izan zen, bereziki, Irati Igoa Sesma etxarriarrendako. Aurten debutatu du Osasuna talde nagusian, modu ezin hobean, eta Josu Dominguezen ezinbesteko jokalarietako batean bilakatzen ari da.