Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, asteburuan Gaztetxokoa itxita egonen da. Udalak jakinarazi duenez, "erabiltzaile batzuen jarrera desegokiak" eragin du itxiera. Leihoko kristal batzuk hautsi, komuneko taza tokitik atera eta materiala behar bezala ez dutela zaindu azaldu du udalak. Aldi berean, "gaztetxokoa ondo erabiltzen duzuenei, barka eragozpenak".
Gaztetxoko zerbitzua 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzendua dagoen gunea da. Haren helburua neska-mutilek neguko eta udaberriko asteburuetan egoteko eta ongi pasatzeko toki bat izatea da. Etxarriko Udalak sustatutako espazio horretan, gazteak begirale baten zaintzapean daude. Lastailaren akaberatik maiatzaren akaberara arteko asteburuetan. Larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara, eta igandetan, 17:00etatik 20:30era, dago zabalik.