Baiko Pilota enpresak urte batez berritu dio kontratua Joanes Bakaikoa Satrustegi pilotari etxarriarrari. Kontratua berritzeko unean, aurrelaria pozik agertu da egiten ari den denboraldiarekin, egungo Lau eta Erdiko B Serieko txapelduna da, eta nahiz eta Binakakoan Baikok titular ez jarri, makina bat ordezkapen egin ditu etxarriarrak “taldekideak lagunduz, nik uste, maila onean”. Kontratua urte baterako sinatu duelako, “ilusioarekin” dago etxarriarra. “Nik uste nire maila onena emateko dudala, eta horretara joango naiz”.