Udalak herriko entitateendako dirulaguntza deialdia egin du

Guaixe 2025ko mar. 20a, 11:34

Etxarriarrak plazako zabalgunean hizketan iluntzean. ARTXIBOA

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 30ean bukatuko da.

Etxarri Aranazko Udalak kultura, kirol eta gizarte entitateei dirulaguntzak emateko deialdia egin du. Haren bidez herrian herritarren parte hartzea bultzatzen duten jarduerak eta ekintzak sustatu eta babestu nahi ditu udalak. Eta, aldi berean, etxarriarren bizi kalitatea hobetzen dutenak eta kulturaren ezagutza nahiz garapena sustatzen dutenak, prestakuntzako, arte eta kulturako, gizarte eta kulturako edo kiroleko jardunen bidez. 

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak 2024ko lastailaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean egin beharko dira. Udalak guztira 4.650 euro banatuko ditu. Deialdiari buruzko informazioa Etxarriaranatz.eus webgunean dago.