Etxarri Aranazko Udalak aldaketa bat sartu du trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga arautzeko ordenantza fiskalean. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga zuzeneko zerga da, eta bide publikoetan zirkulatzeko gai diren mota eta kategoria guztietako ibilgailuen titulartasuna zergapetzen du. Udalak egindako aldaketaren ondorioz urtero ordaindu beharreko zergan aldaketak izanen dira. Hala, ECO zigilua duen ibilgailuen jabeek %25eko hobaria izanen du. Hobaria %50ekoa izanen da zero isuriko ibilgailuen jabeen kasuan.
Hobari horiek lortu ahal izateko, ibilgailuen titularrek hobari horiek emateko eskatuko dute, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren arrazoia adierazita, eta alegatutakoaren egiazkotasuna egiaztatuko dute, hobariak jasotzen dituzten agirien bidez. Behin udalak onartuta, eskaera egin eta hurrengo zergaldian hasiko da hobariak aplikatzen udala. Hala ere, matrikulazio berriko ibilgailuek 2 hilabeteko epea izango dute, Trafikoko Buruzagitzan alta ematen den egunetik hasita, hobaria eskatzeko, eta hobariak indarrean dagoen urtean izango ditu ondorioak. Ordenantzaren berri Nafarroako Aldizkari Ofizialak eman zuen martxoaren 11n.