Etxarri Aranazko udalak jakinarazi du 2024ko bigarren seihilabeteko ur erreziboak aurki kobratuko dituela. Ordaintzeko borondatezko epea aurtengo apirilaren 4an bukatuko da. Ordainketak helbideratuta dituztenei beraien kontu korrontean kargatuko die dagokien zenbatekoa apirilaren 4an. Udal ordainagiriak helbideratuta ez dutenek ordainketa herriko kutxa edo banku batean egin beharko dute. Aipatu epe hori pasata, ordainagiriak Agentzi Exekutibora bidaliko dira, kobratzea premiamendu-bidetik burutzeko, Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin. Udalak gaztigatu duenez, helbideratze berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna martxoaren 31a izango da.