Etxarri Aranazko Udalak bere musika eskolarako biolin irakaslea kontratatzeko deialdia egin du. Deialdiaren xedea da izangaien zerrenda bat sortzea, Etxarri Aranazko musika eskolan irakasle aritzeko. Zerrenda horretan izena emanda dauden pertsonekin sortzen diren aldi baterako beharrei erantzun nahi lioke udalak. Zerrenda erabiliko luke lanpostu hutsak bitarteko kontratuekin betetzeko, laneko bajengatik behin-behineko ordezkapenak egiteko, oporretarako eta udal zerbitzuak indartzeko behar puntualetarako. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 28an despedituko da.