Astekaria

Irunberriko arroilean gertatutakoa argitzen

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2025ko api. 16a, 11:12

Pako Aristi idazlea 'Arroilaren negarra' liburuarekin. EREIN

'Irunberri, 1990: Arroilaren negarra' liburuaren aurkezpena eginen du Pako Aristi idazleak, apirilaren 23an, asteazkena, Etxarri Aranazko liburutegian, Literatura Geraldiak programaren barruan. Ikerketa lana egin du Aristik

"Oso proiektu zabala" dela esan du Pako Aristik. Irunberri, 1990: Arroilaren negarra liburuak urte horretan Irunberriko arroilan gertatutakoa biltzen du: Jon Lizarralde eta Susana Arregi ETAkideak eta Jose luis Hervas guardia zibila hil ziren, eta German Rubenach larri zauritu zuten. Bertsio ofizialk suizidio "kolektibo" baten inguruan hitz egiten zuten, baina frogen arabera euskal militanteak exekutatu zituzten.

"Oso proiektu zabala da; urtebete egon nintzen mentalki arroilan sartuta"

Urtebete behar izan du Aristik liburua idazteko, "urtebete egon naiz mentalki arroilan sartuta". Gure bazterrak bultzatuta, ikerketarekin abiatu ziren, liburua argitaratu arte, eta apirilaren 23an, asteazkena, 18:30ean, aurkezpena eginen du Etxarri Aranazko liburutegian, Literatura Geraldiak egitasmoaren barruan. Izaskun Etxeberria izanen da aukerlea. "Gai honen inguruan gauza asko daude esateko; Izaskun Etxeberria galderak zuzentzen edo moderatzen egongo da". 

Liburuaren kontakizuna 1990ko ekainaren 25ean, 12:00etan, hasten da. Bero izugarria egiten zuen eta hiru gazte militanteak arroilera bainatzera jaitsi ziren, eta poltsa batean hiru pistola eramaten dituztela. Bainatzen ari direla poliziaren Nissan bat pasatzen da. Bi polizia daude, eta inguruan turistei lapurreta asko egon zirenez, batek besteari identifikatuko zituztela esan zion: "Hevas jaitsi zen pentsatuz lapurrak izan zitekeela, eta horrela has izen dena". Handik hogei ordura bukatu zen. "Arratsalde horretan German zaurituta aurkitu zuten eta ospitalera eraman zuten, eta 8:45ak aldera, gorpuak aurkitu zituzten". Kontakizuna lineala da eta "batetik eta bestetik" adarrak ateratzen direla azaldu du Aristik.   

"Arroilan hil zen neska Oñatikoa zen eta Oñatin bere memoria oso bizirik mantetzen duen Gure bazterrak fundazioa dago. Gaztez osatuta dago, eta arroilaren misterio eta jakinmin hori zuten". Ikerketa bat egitea bururatu zitzaien, diru bilketa bat egin zuten, eta dokumentazioa jaso zute: "askorik ez baina behintzat bi dokumnetu inportante lortu zituzten: Garaiko Espainiako barne ministroa zen Jose Luis Corcuerak kongresuan eman zuen bertsio ofiziala, eta 700 bat orri dituen sumarioa". Aristiri auzia aztertzea eskaini zioten. "Ikerketa kolektiboa egin genuen, baina gero horri forma nik ematen nahi zuten, idazlea eta kazetaria naizen aldetik". 

Irunberriko arroilaren kasuaz 35 urte pasa dira, "eta bertsio bakarradago bederatzei foliotan jasotakoa. Han eta hemen arakatzen hasi ginen". Ikerketan ere lekuko berriak aurkitzen saiatu ziren ere, eta bainatzen ari ziren haur talde bat eta Herbereetako kazetari bat aurkitu zuten. "Abiapuntua hor izan zen, eta hariei tiraka eta tiraka hasi ginen". Bertsio ofizialean jasota dagoenaren arabera, militanteek ihes egin zuten, "libre zeudela", esan zuen Corcuerak: "Suizidatzeko libre egon behar du pertsona batek". Baina kontrastatu dutenaren arabera Dominguez guardia zibila zauritu zuten eta "esaten dute odol asko zegoela eta ospitalera eraman behar izan zutela oso larri". Aldiz, mediku parteak ez du aipatzen odol asko zegonik, tokian ez da odolik aukritzen eta sumarioan ere ez da odolari buruz hitz egiten. "Datu hori gezurra da". Lekukoen deklarazioak ere seguruenik "manipulatuta" zeudela esan du idazleak. 

Torturatu eta exekutatu zituztela ondorioztatzen duen beste datu bat da Irunberriko gertaeraren ondoren poliziak ez zekiela Nafarroa komandoari buruzko ezer. Hainbat ekintza egin zituzten eta bederatzi kolaboratzaile zituzten, "eta arroilakoaren ondoren bederatzi kolaboratzaileak bigilatzen hasi ziren". Datu horiek argitzen zituzten paperak ez dira inoiz agertu, beraz, militanteei egindako torturapean jaso zituztela ondorioztatu dute.