Udal langileen protesta

Guaixe 2025ko api. 10a, 11:31

Udaleko langileek egindako elkarretaratzea. UTZITAKOA

Haien eskaerak udalak atzera bota dituela salatu dute. 

Administrazio Publikoko Mahai Orokorreko sindikatuek (LAB, AFAPNA, CCOO, ELA eta UGT) deituta, langile publikoak grebara deituta zeuden atzo. Haren bidez, Nafarroako Gobernuari langile publikoen baldintzak hobetzea eta "benetako negoziazioa" eskatu zioten. Greba orokorraren deialdia baliatuta, Etxarri Aranazko Udaleko langileak elkarretaratzea egin zuten plazan. Haren bidez  langileen udalari eskatu zioten, batetik, langile guztiek errelebo kontratua izateko aukera edukitzea. Eta, bestetik, langile guztiek aukera izatea kontziliazio baimena eskuratzeko, familia larrialdiko arrazoi justifikatuagatik dagoen baimen berria hain zuzen ere. Langileen esanetan, udalak bi aldarrikapen horiei ezezkoa eman diela, "nahiz eta gaurko (apirilak 9) grebarekin bat egin duen".