Apirilak 3 zituela, Maria Dolores Lopez de Sabando Arruabarrenak ehun urte bete zituen. Etxarri Aranazko plazan bizi den emakumezkoak senideekin ospatu zuen urteurrena. Etxarri Aranazko Udaleko ordezkaritza batek, Maria Saez de Albeniz Bregaña alkatea eta Naroa Anso Iriarte zinegotzia, ere bat egin zuen ospakizunarekin. Eta urteurrenagatik lore sorta bat eta plaka bat oparitu zizkioten herriaren izenean. Plaka horretan udalak Maria Doloresi eta bere belaunaldiari “eskerrik beroenak” adierazi zizkioten, egun ona opatzearekin batera.