Euskaraldia 2025

Euskaraldia martxan da Etxarrin

Guaixe 2025ko api. 11a, 11:48

Euskaraldia batzordeko kideak eta eragileen ordezkariak. UTZITAKOA

Batzordea eta eragileak elkartu ziren.

Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa, Euskaraldia, Etxarri Arantzen ere eginen da. Hura sustatzen duen batzordeak deituta, bilera irekia egin zen ostegunean. Batzordeaz aparte, hainbat eragileetako ordezkariak izan ziren bileran. Euskaraldian izena eman nahi duen etxarriarrak apirilaren 27an, 12:00etatik 14:30era izanen du horretarako aukera, plazan.