B Serietako Buruz Burukoan final laurdenetako ligaxka hasi zen asteburuan. Apirilaren 11n Joanes Bakaikoak Lizeaga izan zuen aurkari Gasteizko Ogetan. Aurrelari etxarriarrak masterclassa eman zuen eta jaun eta jabe izan zen jokoaren eremu guztietan: piloteoa, erasoa eta sakea. Bi tantotan utzi zuen Lizeaga.
Apirilaren 18an, ostirala, Aldabe izango du aurkari Bastidan jokatuko den final laurdenetako bigarren jardunaldian. Aldabe lehen jardunaldian Egigureni 18-22 irabaztetik datoz, eta, hortaz, lehen jardunaldiko bi garaileen arteko partida izango da Bastidakoa. Ondoren, Buruz Buruko lehen mailako partida jokatuko dute Dariok eta Larrazabalek. Sarrera guztiak agortuta daude.