Txirrindulariak

Ekai Erdozia hirugarren Atarrabian

Guaixe 2025ko api. 15a, 11:30

Ekai Erdozia, Atarrabiako podiumean. MARTIN EARLY

Sakana Group-Alea taldeko etxarriarrak hirugarren podiuma jarraian egin du

Kadeteen mailako III. Jose Ignacio Olaverri Trofeoa jokatu zen apirilaren 12an Atarrabian. Tropela batera iritsi zen helmugara, eta esprintean Ander Larraburu (Erro y Eugui) gailendu zitzaien bere taldekide Izan Arizi eta Sakana Group-Alea taldeko Ekai Erdozia etxarriarrari. Topa 10ean sailkatu zen ere Quesos Albeniz taldeko Xabier Curiel altsasuarra, bederatzigarren. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Ekaitz Zufiaurre (Quesos Albeniz) 26. iritsi zen, Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 66., Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) 77., Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) 81., Xabier Gorriti (Sakana Group-Alea) 85., Egoi Urtasun (Quesos Albeniz) 86.,  eta Asier Flores (Quesos Albeniz) 97.