Udalak enkante publiko bidez partzela saldu nahi du

Guaixe 2025ko api. 16a, 11:44

Nabarmenduta udalak enkante bidez saldu nahi duen partzela. IDENA

Ezingo da 45.000 euro baino eskaintza txikiagorik egin.

Etxarri Aranazko Udalak Arkuetabide kaleko 10. zenbakian duen partzela plegu itxiko enkante bidez saldu nahi du. Hiri izendapena duen partzelak 412,26 metro karratuko azalera du. Lizitazioa 45.000 eurokoa da. Kopuru horretan ez daude zergak barnean sartuta. Eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 25ean despedituko da. Deialdiari buruzko informazioa udaletxeko iragarki oholean, etxarriaranatz.eus webgunean eta Nafarroako Kontratazio Atarian dago.